Txikipedia:Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa kontinente horretako ekialdean dauden herrialdeen multzoa da, ikuspuntu geografikotik begiratuta.

Europako bloke politikoak Gerra Hotzaren garaian.


Zein herrialde dira?

Deitura hori asko erabiltzen da, baina, hala ere, ez dago adostasun osorik eremu geografiko horretan sartzen diren herrialdeei buruz. Arrazoi historikoak egon dira deitura hori erabiltzeko; XX. mendean zabaldu zen erabilera hori zentzu politikoan: II. Mundu Gerraren ondoren, eta Gerra Hotza deitutakoan zehar, bi bloketan banatuta geratu zen Europa osoa, bloke komunista batetik, eta bloke demokratikoa eta beste herrialde batzuk (haien artean Espainia eta Portugal, adibidez, bloke demokratikoan ez zeudenak) bestetik. Bloke demokratikoan geratu ziren herrialdeen multzoari hasi zitzaion deitzen "Mendebaldeko Europa", eta bloke komunistako herrialdeei, berriz, "Ekialdeko Europa". Baina 90eko hamarkadatik aurrera, bi bloke politikoen banaketa hori amaitu egin zen; Sobiet Batasuna desagertu zen eta, horri esker, Ekialdeko Europa horretako herrialdeak ere sistema demokratikoak edukitzen hasi ziren.


Hortaz, Ekialdeko Europan zein herrialde sartzen diren esateko orduan, garai historikoen arteko bereizketa hori izan behar da kontuan; horren arabera, beraz:

Ekialdeko Europako edo bloke komunistako herrialdeak, Gerra Hotzaren garaian.



Dena dela, honetan ere ez dago adostasun osorik; adibidez, hainbat aldiz, Sobiet Batasunaren mende egondako herrialdeak ere sartzen dira: Armenia, Azerbaijan, Estonia, Georgia, Letonia eta Lituania, hain zuzen.

Ikus, gainera

     Ekialdeko Europa      Mendebaldeko Europa      Erdialdeko Europa      Iparraldeko Europa      Hegoaldeko Europa


eta

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.