Txikipedia:Ekialde Hurbila
Ekialde Hurbila Asiako eskualde bat da, Egiptotik Iraneraino eta Turkiatik Yemeneraino dauden lurrak biltzen dituena.
Europarren ikuspegitik emandako izena da, Mendebaldeko Europatik ekialdera hurbilen dagoen lurraldea delako.
Ekialde Hurbileko herrialdeak zehazterakoan, ez dago erabateko adostasunik:
- Oro har, honako hauek sartzen dira: Egipto, Israel, Palestina, Siria, Jordania eta Irak.
- Baina beste herrialde hauek ere sartzen dira informazio askotan: Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Iran, Kuwait, Libano, Oman, Qatar, Saudi Arabia, Turkia, Yemen eta Zipre.
- Herrialde anglosaxoietan, beste hauek ere sartzen dituzte askotan: Afganistan, Armenia, Azerbaian, Georgia eta Libia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.