Txikipedia:Eibar
Eibar Gipuzkoako udalerri bat da. 27.417 biztanle ditu.
Datuak, labur | |
π΄ Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
π¨βπ¨βπ¦βπ¦ Biztanleak | 27.282 |
π Azalera | 24,78 kilometro koadro |
π Altuera | 121 metro |
Geografia
Baserri-auzo hauek ditu: Otaola-KiΓ±arraga, Arrate, Gorosta, Mandiola eta Aginaga.
Historia
1346an fundatu zen hiria, Gaztelako erregeak emandako foru baten bidez. Erregeak hiria harresiz ixteko agindua eman zuen.
Armagintzak garrantzia handia eduki zuen XV. mendetik XX. mendera.
Demografia
2019an 27.246 biztanle zituen.
Politika
2019ko hauteskundeen ondorioz, Miguel de los Toyos da alkatea.
Euskara
Herritarren erdia baino gehiago euskalduna da (%51,6, hain zuzen ere).
Eraikin garrantzitsuak
- San Andres eliza. XVI eta XVII. mendeen artean eraikia.
- Untzueta jauregia. XVII. mendekoa.
- Aldatze jauregia. XVII. mendekoa.
- Markeskua jauregia. XVI. mendekoa.
- Eibarko udaletxea. 1901ekoa.
- Coliseo Antzokia. 1949an zabaldu zuten.
- Astelena frontoia. 1904an zabaldu zuten.
Argazki galeria
- Udaletxea
- Coliseo antzokia
- Toribio Etxeberria kalea
- San Andres eliza
- Aldatze jauregia
- Untzueta jauregia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.