Txikipedia:Eguzki-sistema

Eguzki-sistema espazioan okupatzen dugun inguruari eman diogun izena da. Izar bat (Eguzkia), zortzi planeta, bost planeta nano, 100dik gora ilargi eta beste hainbat objektu txikiagoz osatuta dago. Sistemako izarra sistemaren erdian dago eta gainontzeko objektu guztiak haren grabitatearen eraginpean daude, haren inguruan orbitatzen (jiraka).

Eguzki-sistema.

Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian dago. Zentzu zabalagoan, Eguzkiak espaziora bidaltzen dituen partikulen eraginpean dagoen espazio-eremu osoa da.

Eguzki-sistemako izarrak, eguzkiak alegia, sistemaren masa guztiaren % 99,9 hartzen du. Horrek esan nahi du grabitate handia duela, eta, horregatik, gainerako objektuak bere inguruan orbitatzera erakartzen dituela.

Eguzki-sistemako planetak

Sistemako zortzi planetak hauek dira:

BARNE-PLANETAK

(Eguzkitik hurbilen daudenak)

KANPO-PLANETAK

(Eguzkitik urrutien daudenak)

Merkurio

Artizarra
Lurra
Marte

Jupiter

Saturno
Urano
Neptuno

Solidoak dira:

Barne-planetek harrizko azala eta mantua dituzte, eta metalezko nukleoa.

Gasezkoak dira:

gasez osatuta daude, barne-planetak baino askoz handiagoak dira eta masa handiagoa dute. Horregatik, «gasezko erraldoiak» esaten zaie


Planeta nagusiez gain, badaude beste bost planeta nano edo txiki ere: Zeres, Pluton, Makemake, Haumea eta Eris.

   Ba al dakizu   
Planeta gehienei erromatarren jainkoen izenak eman zaizkie:
  • Merkurio, jainkoen hegaldun mezularia zen (planeta azkar mugitzen dela dirudielako).
  • Marte gerraren jainkoa zen (planeta gorria delako, odolaren kolorekoa).
  • Jupiter, jainko guztien erregea zen (planetarik handiena delako).
  • Saturno Jupiterren aita eta denboraren jainkoa zen (planetari zahar itxura ikusi zioten, poliki mugitzen baita).
  • Urano zeruko jainkoa zen aspaldiko greziarrentzat (planeta urdin argia delako).
  • Neptuno, azkenik, itsasoen jainkoa zen (urdin iluna delako).

Barne-planeten ezaugarri batzuk

Hemen dituzu barne-planeten ezaugarri batzuk, Lurrarekin konparazioa eginez:

MerkurioArtizarraLurraMarte
TamainaErradioa Lurrarena baino 3 aldiz txikiagoaErradioa Lurrak duenaren antzekoaErradioa Lurrak duenaren erdia
AtmosferaEz duKarbono-dioxidoz osatuaNitrogenoz eta oxigenoz osatuaKarbono-dioxidoz osatua
Tenperatura-173°C / 427°C462°C-89°C / 56°C-143 / 35°C
SateliteakEzEz duIlargia2 (Deimos eta Fobos)

Kanpo-planeten ezaugarri batzuk

Kanpo-planeten ezaugarririk nabarienak honako hauek dira, beti ere Lurrarekin konparatuta:

JupiterSaturnoUranoNeptuno
TamainaErradioa Lurrarena baino 11 aldiz handiagoaErradioa Lurrarena baino 10 aldiz handiagoaErradioa Lurrarena baino 4 aldiz handiagoaErradioa Lurrarena baino ia 4 aldiz handiagoa
AtmosferaHidrogenoa eta helioaHidrogenoa eta helioaHidrogenoa, helioa eta metanoaHidrogenoa, helioa eta metanoa
EraztunakEz duBaiBaiEz
Satelite ezagunak79622714

Beste objektuak

Eguzki-sisteman beste objektu batzuk ere badaude. Esate baterako, asteroideak (gehienak Marteren eta Jupiterren artean daude, "asteroideen gerrikoa" deitzen dena osatuz), kometak, sateliteak, etab.

Eguzki-sisteman, Merkurio eta Artizarra dira sateliterik ez duten planeta bakarrak. Lurrak satelite bat du: Ilargia. Gasezko erraldoiek, berriz, askoz satelite gehiago dituzte, beren grabitate-indar handiarekin erakarri dituztelako.

Unibertsoan eguzki-sistema bezalako sistema ugari daude.

Zer jakin nahi duzu?

Eguzki-sistema

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.