Txikipedia:Eguberriak

Eguberriak edo Gabonak kristauen jaiegun batzuk dira; eguberri aurreko egunetatik hasita Errege egunera arte irauten dute, eta haien artean sartzen dira Gabon gaua (abenduak 24), Eguberri-eguna (abenduak 25), Gabonzahar eguna (abenduak 31), Urteberri-eguna (Urtarrilak 1) eta Errege-eguna (Urtarrilak 6). Kristau katolikoentzat, Jesukristoren jaiotza ospatzeko egunak dira; kristau ortodoxoek, aldiz, urtarrilaren 7an ospatzen dute Jesukristoren jaiotza.

Eguberrietako irudi bat.

Historia

Historialariek ez dute uste Jesukristo abenduaren 25ean jaio zenik. Baina Eliza Katolikoak egun hori erabaki zuen horretarako, neguko solstizioa ospatzen zuten erritu paganoak ordezkatzeko.

Eguberrietako ospakizunak seguru aski IV. mendean hasi ziren egiten, Konstantino zelarik Erromako enperadorea. Berak bukarazi zituen kristauen kontrako pertsekuzioak eta kristautasuna estatuko erlijio bihurtu zuen 324. urtean.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.