Txikipedia:Ebroko sakonunea
Ebroko sakonunea (edo Ebroko harana) Iberiar penintsulako esparru geografiko bat da; berez, penintsulako erliebeko beheragune bat da, hau da, inguruko lurrak baino beherago dagoen zati zabal bat, Ebro ibaiak zeharkatzen duena.
Triangelu itxura du, 40.000 kmĀ² inguruko azalera okupatzen du eta 840 km inguruko luzera.
Batez beste, 200 metroko altuera du itsasoaren mailatik, eta mendilerro handiz inguratuta dago. Ibaiaren ahoan, Ebroren delta dago, gaur egun babestuta dagoen parke natural bat.
Non dago?
Penintsulako ipar-ekialdean dago, Pirinioen, Iberiar sistemaren eta Kataluniako kostaldeko mendilerroen artean.
Mendebaldetik ekialdera, Kantabria, Gaztela eta Leongo ekialdea, Euskal Herriko hegoaldea, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Valentziako autonomia erkidegoko iparraldea hartzen ditu bere baitan. Mediterraneo itsasoan bukatzen da.