Txikipedia:Dilista
Dilistak lekadun familiakoak dira, ernetzetik hasi, hazien ekoizpenekin jarraitu eta heriotzerarte urte bat soilik pasatzen da, hau da, landarea urte batean hazten da. Orokorrean udaberrian zein uda hasieran ernetzen dira eta urte bereko udazkenean heltzen dira heldutasunera.
![](../I/Lens_culinaris_Medik.jpg.webp)
Kanpotik ikusten dugunaren arabera, hosto luzangak ditu, pixkat biribilduak. Hauetariko bakoitzean 2-3 hazi multzokatuta egoten dira eta 5 milimetroko disko formako hazia dauka barruan.
![](../I/India_(orthographic_projection).svg.png.webp)
Non aurki ditzakegu?
Orokorrean, hazi honek egoera eta leku lehorrak oso ongi jasan ditzake. Hori kontuan izanda, berain jatorria gehienbat India izango litzateke, baina beste leku askotan kontsumitzen da; Asian, Iparraldeko Afrikan, Mendebaldeko Europan eta Latinoamerikaren zati bat.
Zein elikagai eskaintzen dizkigute?
Ugariak dira dilistek eskaintzen dizkiguten elikagaiak; gehienbat karbohidratoak, proteinak, bitamina ugari eta burdina. Hau da, giza gorputzerako ezinbesteko elikagaiak eskaintzen dizkigu honek.
![](../I/Emoji_u2753.svg.png.webp)
![](../I/French_Lentil_Soup_(140491423).jpeg.webp)
Nola ernaltzen dira?
MATERIALA:
- Yogurt ontzi hutsa
- Kotoia
- Ura
- Dilista bat
PROZESUA:
- Yogurt ontzian kotoi pixka bat jarriko dugu.
- Ondoren, dilista bat jarriko dugu kotoi artean, eta gainean kotoi gehiagorekin estali.
- Haziaren inguruan giro heze bat sortzeko, kotoi guztia busti arte una botako dugu bertara.
- Tenperaturak, muturrekoak ez diren leku batean mantendu eta bi egunetik behin ureztatu behar dugu.
![](../I/Germinador.jpg.webp)
ONDORIOAK AZTERTZEKO GALDERA LAGUNTZAILEAK:
- Zer gertatzen da dilista haziarekin?
- Tamainaz handitu da? zergaitik dela uste duzu?
- Dilistari sustraiak hasi zaizkio?
- Ez dio eguzkiak eman, zergaitik uste duzu ernaltzen hasi dela?
- Nondik hartu ditu elikagaiak?
Ikus ezazu esperimentua poster honen bidez: https://www.canva.com/design/DAFVZ82TGrI/erpBTRr0prU7jSR53LZSBw/view?utm_content=DAFVZ82TGrI&utm_campaign=designshare&utm_medium=link&utm_source=homepage_design_menu