Txikipedia:Diego Velázquez

Diego Velázquez Espainiako margolari nagusienetako bat izan zen, Barroko garaikoa. Bereziki, egin zituen erretratuengatik da ezaguna.

👶
Jaiotza
1599ko ekainaren 6a
Sevilla
💀
Heriotza
1660ko abuztuaren 6a
Madril
🔨
Lanbidea
margolari
📷
Argazkiak
ikusi
Velázquezen autorretratua, Las meninas margolanean.

Velázquez 1599an jaio zen, Sevilla hirian, Espainiako hegoaldean. Beste margolari batentzako aprendiz edo laguntzaile gisa lan egiten hasi zen, 12 urte inguru zituela. Geroago, lagundu zion artistaren alabarekin ezkondu zen.

Hasieran, Velázquezek egunerokotasuneko eszenak margotu zituen. Baina 1623an, Filipe IV.a Espainiakoaren gorteko margolari bihurtu zen eta haren lana errege-familiaren eta erresumako goi funtzionario eta nobleen erretratuak egitea izan zen. Gorteko margolaria zenez, Velázquez Madrilen bizi zen, Espainiako hiriburuan, hain zuzen ere.

1628an, Peter Paul Rubens artista flandriarrak Italia bisitatzeko esan zion Velázquezi, bertan lan egin baitzuten artista europar nagusi askok. 1629 eta 1631 bitartean, Italiako artea ikasten aritu zen eta bueltatu zenean, berriz gorte espainoleko margolari bihurtu zen.

Velázquezek bazituen ordea beste lan batzuk ere Espainiako gortean. 1649an, berriz bidaiatu zuen Italiara erregearen arte-bildumetarako obrak erosteko. Erroman zegoen bitartean, Erromako Eliza katolikoaren buruzagia zen Inozentzio X.a aita santuaren margolan ospetsu bat margotu zuen.

Madrilera bueltatu zenean, Velázquezek lanik onenetako batzuk margotu zituen, Meninak izeneko taldearen erretratu bikaina barne. Madrilen hil zen 1660ko abuztuaren 6an.

Velázquezen margolanik ospetsuenak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.