Txikipedia:Denbora

Denbora kontzeptu edo magnitude fisikoa da, gertaeren¹ ​iraupena² neurtzeko (denborala) eta gertaerak ​iraganean, ​orainaldian ​eta ​etorkizunean kokatzeko erabiltzen dena.

Denbora neurtzeko aspaldiko modu bat: hareazko erlojua.

¹ ​GERTAERA: gertatu den gauza, bereziki interes edo esangura duena.

² IRAUPEN: zerbaitek bere hartan dirauen denbora; gertakari baten hasieratik amaierara           igarotzen den denbora-bitartea.  


Denboraren bitartez, ​gertaerak ordenatzen ditugu; lehengo gertakariek ​iragana osatzen du; oraindik ez dena gertatu ​etorkizuna deritzogu; eta iragana eta etorkizuna ez denari eta momentu bertan​ egiten dugunari oraina deritzogu.

Antzinan erabiltzen zen benetazko eguzki erlojua.

Ezaugarriak

Antzinatik hasita, ​denbora neurtzeko modu eta tresna asko erabili dira. Hasiera batean, bereziki Eguzkiaren mugimendua kontatzen zen, ondorioz ​eguzki-denborari bidea eman zitzaion.

Denboraren neurria

Iraganak, orainak eta etorkizunak denboraren lerroa deitzen duguna osatzen dute; gauza bakoitza noiz gertatu den zehazteko erabiltzen dugu lerro hori, eta beti norabide berean garatzen da, denbora beti aurrera baitoa, guk kontzeptu hori irudikatzeko dugun moduan.

Denbora neurtzeko, bestalde, errepikatzen diren unitate asko erabiltzen ditugu, denboraren lerroan egiten ditugun zati edo segmentuen arabera.

Hona hemen denbora neurtzeko erabiltzen ditugun unitate edo neurri desberdinetako batzuk:

  • Milurteko 1 = 1.000 urte
  • Mende 1 = 100 urte
  • Hamarkada 1 = 10 urte
  • Urte 1 = 365 egun (edo 366 egun, bisurteetan)
  • Hilabete 1 = 28/30 egun
  • Astebete 1 = 7 egun
  • Egun 1 = 24 ordu
  • Ordu 1 = 60 minutu
  • Minutu 1 = 60 segundo
  • Segundo 1 = Nazioarteko oinarrizko denbora-magnitudea
  • Milisegundo 1 = 1/1,000 segundo
  • Mikrosegundo 1 = 1/1,000,000 segundo
  • Nanosegundo 1 = 1/1,000,000,000 segundo


Neurtzeko tresnak

Erlojuak:

Eguzkikoa
Eguzki erlojua
Areazkoa
Areazko erlojua
Analogikoa (orratzekin)
erloju analogikoa
Digitala
erloju digitala

Egunak, asteak, hilabeteak:

egutegia


Gehiago jakiteko

Bibliografia:

Elhuyar (s.f.). ​Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa. Hemendik jasota: https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/denbora  

Enciclopedia de Características (2017). ​Tiempo. Hemendik jasota: https://www.caracteristicas.co/tiempo/  

Etxeberria Otaegi, Elixabete (2001). ​Ikaslearen hiztegia. ​ Elhuyar/Elkarlanean: Nafarroa.

Txikipedia (s.f.). Denbora. Hemendik jasota: ​https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Denbora

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.