Txikipedia:Delhi
Delhi Asiako hiri bat da eta Indiako hiri handienetakoa da. Hiriaren barnean New Delhi (Delhi Berria) dago, Indiako hiriburua dena. 2011ko datuen arabera, hiriak 16.787.941 biztanle ditu, baina ondoan dituen hiriak batera hartuta 26 milioitara iristen da.
Historia
Duela lau mila urtetik bizi da jendea Delhin. Hainbat inperioren barnean egon da, famatuenak Mogol Inperioa eta Britainiar Inperioa. Britaniarrek New Delhi sortu zuten eta Indiako hiriburua bihurtu zuten. 1947an Indiak askatasuna lortu zuen.
Leku ikusgarriak
Monumentu hauek dira ezagunenak:
- Gotorleku Gorria
- Humayunen hilobia
- India Gate (New Delhin)
Irudiak
- Jama Masjid meskita
- Laxmi Narayan hinduen tenplua
- Lotoaren tenplua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.