Txikipedia:Deba (ibaia)
Deba Gipuzkoako ibai bat da, Leintz Gatzaga inguruan jaio eta Deba herrian itsasoratzen dena. Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Soraluze, Elgoibar, Mendarotik igarotzen da, Deba herrian itsasoratu aurretik. 58 km da luzean, eta bere emaria (garraiatzen duen ura) 13,4 m³/segundo da. Ibai-adarrik nagusienak Aramaio, Angiozar, Aranerreka, Ego eta Kilimon dira ezkerraldetik. Eskuinaldekoak, aldiz, Oñati, Urkulu eta Antzuola.
Deba | |
---|---|
Debaren itsasadarra | |
Kokapena | Gipuzkoa |
Luzera | 58 km |
Arroa | 518 km² |
Batez besteko emaria | 13,4 m³/s |
Argazki galeria
- Deba ibaia Elgoibarren
- Deba ibaia Altzolan
- Deba ibaia Bergaran, 1940 inguruan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.