Txikipedia:David (Michelangelo)
David (Michelangelo), 1501-1504. urteetan sortu zen eta marmol zuriz eginda dago. 5,17 metro neurtzen ditu eta 5,5 tona pisatzen du. Eskultura hau Italian sortu zen, Florentzian.
Davidi buruzko historia
David Goliaten kontra borrokatu zen (Goliat oso handia zen eta Davidek ez zuen ia armarik borrokatzeko) Davidek beldur askorekin Jainkoari otoitz egin zion borrokatu aurretik eta harri batekin buruan jota Goliat gainditu zuen. Eskultura Daviden omenez sortu zuten aipatutako borrokan egin zuenagatik. Horren ondorioz, David-en eskultura mundu guztian zehar ospetsu egin zen.
Museoaren informazioa
Eskultura hau, Florentziako Akademiaren galerian dago. Museoa 1562an sortu zen. Florentziako Akademiaren Galeriak XIV. mendeko areto batzuk hartzen ditu, San Mateo ospitale zaharrekoak eta Cafaggioko San Nikolas monasterio zaharrekoak. Ondoren, Pietro Leopoldo de Lorena Duke Handiak Arte Ederren Akademia sortu zuen, ikasleentzako bilduma batekin. XVIII. mendearen amaieran, areto horiek erabat berregituratu ziren Michelangelori eskainitako museo ospetsua hartzeko. Hemen dituzue bertan dauden beste kuadro ospetsu batzuk.
Michelangeloren biografia
Michelangelo Buonarroti (Caprese, 1475eko martxoaren 6a - Erroma, 1564ko otsailaren 18a) Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra izan zen, pinturan eta arkitekturan inoiz izan den artista handienetarikoa. Era askotako lanak egin zituen artearen hainbat alorretan; hori dela eta, Pizkundeko gizonaren arketipotzat hartzen da, Leonardo da Vinci garaikide eta etsaiarekin batera. Zenbait belaunaldiz bankari izandako familia batean, txikia zenean asko sufritu zuen, izan ere, Michelangelok 6 urte zituela bere ama hil zen. Horren ondoren ez zuen ondo pasatu bere haurtzaroa aitak jipoitu egiten zuelako, marrazten ikusterakoan jo egiten zuen eta ez zion marrazten uzten.
- (Gaztelaniaz) Venus y Cupido (Pontormo). 2024-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- (Gaztelaniaz) «Archivo:Pacino di buonaguida, albero della vita, 00.jpg - Wikipedia, la enciclopedia libre» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).