Txikipedia:Daniera
Daniera Danimarkan hitz egiten den hizkuntza da. Danimarkaren mugan dagoen Alemaniako zatian, Faroe uharteetan eta Groenlandian ere hitz egiten dute.
Ezaugarriak eta historia
Hizkuntza germanikoen taldekoa da, ingelesa, alemana edo nederlandera bezala. Bikingoek hitz egiten zuten hizkuntza aldatuz joan zen eta lau hizkuntza azaldu ziren, Suediera, norvegiera, islandiera eta daniera.
Entzun nahi daniera pixka bat?
Aldameneko taulatxoan klik eginez, daniera pixka bat entzun ahalko duzu:
Entzun!
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.