Txikipedia:Daltonismo
Daltonismoa akats genetikoa da, akats hau duten pertsonak ez dira gai koloreak behar bezala bereizteko. “Daltonismo” izenez ezagutzen da akats hau, John Dalton zientzialariak deskribatu zuelako (berak jasaten zuen akatsa).
Deskribapena
Daltoniko guztiek ez dituzte kolore berberak nahasten, baina ohikoa izaten da berdea eta gorria nahastea. Akats genetiko hori herentziaz jasotzen da. Akats hau errazagoa da gizonezkoetan ematea emakumezkoetan baino. Gehienetan, emakumeak akatsa sufritu beharrean transmititu egiten dute.
Nola detektatu?
Daltonismoa detektatzeko, badago daltonismo test bat. Test honetan, hau egin behar duen pertsonari ezberdintzea kostatzen zaizkion koloreekin marrazkiak azaltzen dira. Marrazki hauen barruan, ezberdintzeko zailtasunak dituen kolorearekin marraztutako zenbaki bat azaltzen da. Marrazki horiek ikusteko gai ez bada, akats hau duela esan daiteke.
Daltonismo motak
- Akromatikoa: Pertsonak zuri-beltzean ikusten du. Oso gutxitan gertatzen den akatsa da hau.
- Monokromatikoa: Kolore bat eta horren antzekoak bakarrik ikus ditzazke. Adib. gorrixkak, arrosa...
- Dikromatikoa: Batzuek ez dute gorria ikusten, besteek urdina, besteek berdea. Ondorioz, koloreak nahasi egiten dituzte.
- Trikromatiko anomaloa: Kolore jakin bat nabaritzeko gaitasuna murriztua dauka. Dikromatikoen antzeko ondorioak dituzte, baina arinagoak.