Txikipedia:Charles Darwin

Charles Robert Darwin (Shrewsbury, Mendebaldeko Midlands, 1809ko otsailaren 12a – Kent, Hego-ekialdeko Ingalaterra, 1882ko apirilaren 19a) naturalista eta biologo ingelesa izan zen.

👶
Jaiotza
1809ko otsailaren 12a
The Mount (en) Itzuli eta Shrewsbury
💀
Heriotza
1882ko apirilaren 19a
Down House eta Shrewsbury
🔨
Lanbidea
geologo
📷
Argazkiak
ikusi
Charles Darwin, 1880an.

1831n Hego Amerika eta bereziki Galapago uharteak ikertzera abiatu zen. HMS Beagle ontzian egin zuen bost urtetako bidaia, eta Lurrari bira eman ondoren 1836an iritsi zen berriz Ingalaterrara.

  • Brasilen oihan tropikalak aztertu zituen
  • Argentinako Bahia Blancan armadillo erraldoiak deitu zien bertan aurkituriko dinosauroen fosilei
  • Chileko Andeetan animalia itsastarren maskorrak aurkitu zituen
  • Galapagoetan txontak eta dortokak aztertu zituen.

Han hasi zen hautespen naturalaren teoria sortzen.

Hurrengo urteak ikerkuntza urteak izan ziren. Liburu batzuk argitaratu zituen baita ere, horietako bat bidaiaren egunerokoa. Azkenean 1857an Natural Selection liburua argitaratu zuen.

1859an bere ikerkuntzen laburbilduma osatzen zuen "Espezieen jatorriaz Hautespen naturalaren bidez" (On the Origin of Species by Means of Natural Selection) eman zuen argitara erabateko teoria iraultzailea plazaratuz. Bertan Darwinek, egindako aurkikuntzetan oinarrituta, izaki guztiok aitona-amona berdinak geneuzkala eta gizakiok, zehazki, tximu eboluzionatuak ginela ondorioztatu zuen.

1882ko apirilaren 19an hil zen Downe-n (Kent, Ingalaterra). Bertako Westminsterko Abadian egin zioten hileta elizkizuna eta bertan lurperatu zuten Isaac Newton eta John Herschelen ondoan.

Laburbilduz: "nondik gatoz?" galderari erantzuna eman zion teoria baten bidez, eta nola aldatu garen azaldu zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.