Txikipedia:Casablanca

Casablanca Marokoko hiririk handieneko bat da. Maroko mendebaldeko hiri bat da, Ozeano Atlantikoaren kostaldean dago, Rabat hiriburutik 80 km hegoaldera. Biztanleria modernoa eta zalapartatsua da, eta 4.270.750 biztanle baino gehiago ditu.

Casablanca

Klima

Casablancak klima mediterraneoa du. Ozeano Atlantikoaren ertzean kokatzeak negu leunak eta uda heze eta epel samarrak eskaintzen ditu, baina prezipitaziorik gabeak. Neguan, tenperaturak zerbait behera egiten badu ere, ez dira 10 gradutik beherakoak izaten gaua iritsi arte. Udan, aldiz, tenperatura altuagoa izaten da, 30 gradu ingurukoa[1].

Toponimia

Antzina, itsasgizon portugaldarrek Anfa muinoaren gainean zegoen etxe zuri txiki baten bidez identifikatzen zuten, «a casa branca». Handik aurrera, Casablanca izena eman zioten hiriari.

Historia

Casablanca Anfa izeneko antzinako hiri baten hondakinetatik jaio da. Marokoko historian paper garrantzitsua bete zuen VII. mendearen amaieran eta VIII. mendearen hasieran. XV. mendean eta XVI. mendearen hasieran portugaldarrek egindako erasoen ondorioz, hiria XVIII. mendean berreraiki zuen Sultan Sidi Mohamed Ben Abdellah jaunak (1757-1790). XIX. mendearen erdialdean, Casablancak milaka biztanle baino ez zituen. Pixkanaka-pixkanaka, hiria mundura konektatzen joan zen bere portuaren bidez. Lehenik eta behin, Europarren interesa bereganatu zuen, merkataritzak bultzatuta. Ondoren, Ipar Afrikako Europako lantegi gisa gailendu zen, eta Marokoko lehen esportazio-portua bihurtu zen[2].

Kirola

Hiriko kirolik ezagunena, herrialde osoan bezala, futbola da. Hiriko futbol talderik ezagunena Raja Club Athletic da. Marokoko Lehen Mailan dago, herrialdeko maila gorenean.

Leku interesgarriak

  • Hassan II.aren meskita
  • Casablancako Medina
  • Ain Diab
  • Casablancako Museo Judua
  • Sidi Abderrahmanen uhartetxoa
  • Morocco Mall

Erreferentziak

Hassan II.ren meskita
  1. (Gaztelaniaz) El tiempo en Casablanca - Clima y temperatura en Casablanca. (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
  2. (Gaztelaniaz) «Su Historia… | WeCasablanca» www.wecasablanca.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-13).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.