Txikipedia:Canberra
Canberra Australiako hiriburua da baina ez da hiri handiena. 2016ko datuen arabera 403.468 biztanle ditu.
Geografia
Canberra Australiaren hego-ekialdean kokaturik dago. Ez dago kostaldean kokaturik, lur barnean baizik. Brindabella mendilerroa dauka inguruan. Ez dira mendi altuak, altuena Majura mendia da (888m). Molonglo ibaiak zeharkatzen du Canberra hiria.
Historia
Canberra hiri txiki bat zen XX mendearen hasieran. Sydney eta Melbourne Australiako bi hiri handienak dira eta biek nahi zuten hiriburua izan. 1912 urtean Australiako agintariek erabaki zuten hiri bietatik distantzia berdinera zegoen Canberra hiria izango zela Australiako hiriburua.
Leku ikusgarriak
- Australiako parlamentua
- Dinosaurioen museoa
Irudiak
- Australiako parlamentua.
- Australiako gerra memoriala.
- Dinosaurioen museoa.
- National Arboretum.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.