Txikipedia:Bulgariera
Bulgariera Bulgarian hitz egiten den hizkuntz ofiziala da eta Serbian eta Ukraniako inguruetan hitz egiten den hizkuntza indoeuroparra da.
Hiztunak
Bulgariar hizkuntzak 13 milioi hiztun inguru ditu, horietatik %77a Bulgarian. Gehienbat Bulgarian, Moldavian, Ucranian eta Chipren entzun dezakegu baina beste zenbait tokitan ere entzun daiteke.
Motak
Eslabiar hizkuntzen familiakoa da eta errusiera edo polonieraren ahaidea da.
Hiru bulgariera mota daude, bakoitza bere eran hitz egin zen eta orain hitz egiten dena bulgariera modernoa da.
- Bulgariera zaharra (IX-XI)
- Erdi Aroko bulgariera (XII-XV)
- Bulgariera Modernoa/Batua (XVI. mendetik aurrera)
Dialektoak
70 dialekto inguru daude, 40 Bulgarian eta 30 beste herrialde batzuetan. Bulgarieraren alfabetoa zirilikoa da eta guztira 30 letra daude.
Munduan
Munduan mintzatzen diren hizkuntzen artean, Bulgariera 88. postuan aurki daiteke. [1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Idioma bĂșlgaro. 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).