Txikipedia:Bularrezur
Bularrezurra gizakion torax edo bularraren erdialdean kokatuta dagoen hezur bat da. Bularraldearen goialdetik abdomenaren goialderaino doa. Oso erraz sentitzen da bularraren erdia ukitzen denean.
Berarekin artikulatu edo lotzen dira saihets-hezur gehienak (dauzkagun 12 saihets-hezur pareetatik goiko zazpiak, zehazki) eta lepauztai edo klabikula. Hezur luzea eta laua da, gorputzeko hezur laurik luze eta zabalena, hain zuzen. Bihotza eta birikak babesten ditu.
Hiru zati ditu:
- Manubrio edo kirtena: goiko zatia.
- Gorputza: erdiko zatia.
- Xifoidea: beheko zatia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.