Txikipedia:Bonbo

Bonboa danbor handi bat da. Dunba edo zanbonba ere esan izan zaio Euskal Herrian.

Nolakoa da?

Bonboa.

Zurezko edo metalezko kaxa zilindrikoa da. Larruzko edo bestelako bi mintz ditu aho banatan tenkatuta.

Nola jotzen da?

Musika tresnaren kutxa zerbaiten gainean jarri edo lepotik zintzilikatuz, eskuan mazo berezi bat hartuta honekin mintza jotzen da.

Ze taldetan jotzen da?

Musika banda, txaranga eta fanfarre musika taldeetan, ia ezinbestekoak dira halako musika-tresnak. Hauek markatzen dute oinarrizko erritmoa eta talde osoa koordinatu eta zuzentzen dute.

Batzuetan talde handiak osatzen dituzte eta bakarka edo beste soinu-tresnekin batera erabiltzen dira. Famatuenak Lizarrako festetan ospatzen den “la bombada” eta azken garaietan Iruñeko San Ferminetan egiten den “el estruendo” dira.

Arizkungo Inauterietan, bertan egindako bonbo handiekin aritzen dira izugarrizko zarata eginez. Bertan, halako soinu-tresnak “zanbonba” izenez ezagutzen dira.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.