Txikipedia:Boltxebike
Boltxebike Errusiako alderdi politiko bat izan zen eta Lenin izan zen haien burua. Hitzak “gehiengo kideak” esan nahi du. Errusian haien alde pertsona asko eta asko zeudenez, aproposa iruditu zitzaien izen hori jartzea.
Historia
Boltxebikeak Leninen jarraitzaileak zirenez, tesi erradikalak zituzten, beraz, gerra zibil bat edukitzearen alde zeuden. Hauek, alderdi komunista itxi nahi zuten, horrela taldea pertsona profesionalez eta langileen mugimenduarengatik egongo zen osatuta.
Bestalde, Boltxebiike izena 1903. urtean lortu zuten, II. kongresuko bilera irabazitakoan.
Botere garaia
1905eko Iraultzak porrot egin zuenez, Boltxebikeen neurriak erradikalizatu ziren eta borroka armatuaren alde jo zuten.
1912. urtera arte ez zen alderdi Boltxebikea eta bertan izendatu zen Vladimir Lenin haien buru.
1917ko Otsaileko Iraultzaren ondoren, boltxebikeak nagusi ziren Sobietar Batasunean. Urriko iraultza haiek bideratu zuten. Horren ondoren, Boltxebike hitza desagertzen joan zen gutxinaka. Hasieran, talde horrek Errusiako Alderdi (boltxebike) izena hartu zuen baina beranduago berriro aldatu zuten, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (boltxebike) izena ezarriz. Azkenik, 1952. urtean guztiz desagertu zen boltxebike hitza.
Ideologia
Ideologia horren oinarria Karl Marxen proposamen komunistak ziren. Errealitatearen egokitzapen honek Marxek proposatutako ideien eta Lenin buruzagi boltxebikeek gero formulatutako ideien arteko desberdintasun batzuk azaltzen ditu.
Sistema feudala ezabatu nahi zuten, horrela goi lurreko klasea desagertuko zen eta haien lurrak nekazarien artean banatuko ziren. Herrialdea gobernatzeko proletarioen diktadura ezarri nahi zuten, langile klaseak boterea hartu aurretik lehenengo urratsa.