Txikipedia:Blues

Bluesa XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran sortu zen. Afrikako mendebaldeko kostaldean kokatutako hiru herrixka Afrikarretatik (Fula, Wolof eta Mandingo) esklaboak eraman zituzten Estatu Batuetara. Horien artean bazeuden griot (kantari) batzuk, istorio epikoak edo inprobisatuak kontatzen zituztenak, kantu urratzaile edo errezitatuekin. Esklabotzak iraun zuen urteetan kotoi-landaketen esklaboen artean finkatutako lan-kantuen zein landa-oihuetan oinarrituta eta garaian oihartzun handia zuten errima ingelesen eta Amerikaraino iritsitako irlandar herri-musikaren nahasketatik sortu zen. Horiek guztiek, gizon zuriaren botere-gehiegikeriak etengabe jasaten zituen komunitate batek konjugatuta, musika-genero berri baten sorrera ekarri zuten, zeinaren izenak, bluesak, literalki tristura edo malenkonia esan nahi duen.

Buddy Guy
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.