Txikipedia:Bizkaiko golkoa

Bizkaiko golkoa Ozeano Atlantikoan dagoen golko bat da, Espainiako iparraldeko kostaldearen ezkerreko muturretik hasi eta Frantziako mendebaldeko kostaldearen eskuineko muturreraino hedatzen dena, Galiziatik Bretainiaraino. Haren azpiko itsaso zatiari Kantauri deitzen zaio, eta haren gainean Irlandako hegoaldeko Itsaso Zeltikoa delakoa dago.

Bizkaiko golkoa.

Espainian Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldea eta, Frantzian, Akitania Berri, Loirerri eta Bretainiako kostaldea bainatzen du.

Gutxi gorabehera, 223.000 km²-ko azalera du, batez beste 1.744 m-ko sakonera eta punturik sakonenean 4.735 metroraino iristen da. Plataforma kontinentalak oso zabalera desberdina du: Frantziako kostaldean, 140 km iparraldean, baina 50 km hegoaldean; Espainiakoan, aldiz, 12 km besterik ez du zenbait lekutan.

Garona, Dordoina eta Loira ibaiak dira golkora ur gehien isurtzen duten ibaiak, denak Frantziako aldean; Espainiako kostaldeko ibaiak nahiko txikiak eta laburrak dira eta ur-emari txikiagoa dute.

Itsas porturik garrantzitsuenak ondoko hauek dira:

Biodibertsitatea

Bizkaiko golkoa arrantzagune garrantzitsua izan da oso aspalditik. Gehiegizko arrantzaren eraginez, arrain espezie batzuk egoera zailean daude, bisigua, legatza eta antxoa, adibidez; egoera apur bat hobean daude berdela eta hegaluzea.

Itsas-ugaztunak topatzen dira oraindik, izurdeak batez ere, eta, noizean behin, baleak ere; baina lehenago ugariagoak ziren baleak, eta horietako batzuk ia erabat desagertu dira golkoko uretatik.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.