Txikipedia:Biola
Biola hari instrumentu bat da, biolin eta biolontxeloaren arteko erregistroak hartzen dituena. Biolina baino handiagoa da tamainan, baina txeloa baino txikiagoa. Sorbaldan jarrita jotzen da, biolinaren modu berean, arkua erabiliz.
Instrumentu honek lau hari ditu (do, sol, re, la). Biolinari laguntzen dio gehienetan, baina bakarka ere jo daiteke; horrela, orkestra baten barruan, biolak lehen lerroan eta erdialdean kokatuta egoten dira, zuzendariaren aurre-aurrean. Biola ez da erabiltzen oso doinu azkarrak jotzeko, biolina erabil daitekeen bezala, eta bai, aldiz, halako ukitu erromantikoa emateko musikari.
Entzun biolaren soinua
Ondoko taulatxoan klik egin, biolaren soinua entzun nahi baduzu:
Entzun!
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.