Txikipedia:Bioelementu
Bioelementuak izaki bizidun guztietan dauden elementu kimikoak dira.
Motak
3 motatako bioelementuak daude:
- Lehen mailako bioelementuak (primarioak): Zelularen %99 osatzen dute: karbonoa (C), hidrogenoa (H), nitrogenoa (N), oxigenoa (O), fosforoa (P) eta sufrea (S) dira.
- Bigarren mailako bioelementuak (sekundarioak): Organismo guztiaren %2,5 pisatzen dute. Aipagarrienak: Na (Sodioa), K (Potasioa), Cl (Kloroa), Mg (Magnesioa) eta Ca (Kaltzioa) dira.
- Oligoelementuak: Gorputz osoaren %0,1 baino gutxiago dira. Guztira 60 oligoelementu daude. Aipagarrienak: Fe (Burdina), Cu (Kobrea), Zn (Zinka), Mn (Manganesoa) eta Co (Kobaltoa) dira. Bioelementu hauek izaki bizidun guztietan agertzen dira.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.