Txikipedia:Bilbo

Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua da. 345.110 biztanle zituen 2017. urtean. Bertako jendeari bilbotarra esaten zaio.

Datuak, labur
🏴  LurraldeaBizkaia
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak344.127
🔎  Azalera41,6 kilometro koadro
🌄  Altuera19 metro
Map

Gorabeherak izenarekin

Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.

Geografia

Bilbo zabalaren hedadura

Bilbok 41 kilometro koadro ditu, baina Bilboaldeak 375 kilometro koadro ditu: Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegira eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.

Barrutiak

Bilbok barruti hauek ditu: Basurtu-Zorrotza, Abando, Errekalde, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña eta Ibaiondo.

Ibaizabal ibaia

Mendiak eta ibaiak

Inguruan mendi hauek ditu: Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi.

Hiria Ibaizabal ibaiak zeharkatzen du. Beste hainbat erreka ere badaude hirian, baina lurperatuta.

Bilbo 1970 inguruan
Otxarkoaga auzoa

Historia

1300an lortu zuen hiri izaera, Diego Lopez Harokoak (orduko Bizkaiko jaunak) emandako tituluari esker.

Unamuno plaza

Demografia

2016an 343.000 biztanle inguru zituen.

Ekonomia

Zerbitzuen sektorea da nagusi hirian, eta turismoak hazkundea eduki du azken urteetan. Baina XX. mendean industriak garrantzia handia eduki zuen Bilbon.

Izosaki atea eta Zubizuri

Politika

2019ko hauteskundeen ondorioz, Juan Mari Aburto da Bilboko alkatea.

Azpiegiturak

Garraioa

Hauek dira Bilbok dituen garraiobide batzuk:

  • Metroa
  • Tranbia
  • Artxandako funikularra

Euskara

Bilbotarren %25 inguru euskalduna da.

Guggenheim museoa

Kultura

Museoak

Bilbon museo garrantzitsuak daude: Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa, adibidez.

Musika taldeak

Bilbon musika talde eta musikari ezagun asko daude eta egon dira: Oskorri, Kepa Junkera, Doctor Deseo, MCD, Zea Mays...

San Anton eliza

Kirola

Taldeak

Hiriko kirol talde ezagunenak hauek dira:

Eraikin garrantzitsuak

  • San Anton eliza. XVI. mendeko eraikina
  • Erriberako merkatua. 1929an egindakoa.
  • Done Jakue katedrala. XIV eta XVI. mendeen artean eraikia.

Bilbotar ospetsuak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.