Txikipedia:Biderkatzeko taula

Biderkatzeko taulak aritmetikako kalkuluak egiteko erabiltzen diren zenbakien zerrendak dira. Gure gizartean lehen hezkuntzan buruz ikasi ohi dira, batuketak eta kenketak egiten ikasi eta gero.

   Ba al dakizu   
Trukakortasuna deitzen den matematika propietateari esker, berdin da biderkagaiak non kokatu, berdin da biderkagaiak aurrean zein atzean jartzea. Biderketaren emaitza, biderkadura, biderkagaien ordena aldatuta ere beti berdina izango da: (a x b = b x a). Matematika propietate honen ondorioz simetriak topa daitezke biderkatzeko tauletan.

Umeek lehen hamar zenbakien taulak buruz ikasi ohi dituzte. Taula hauek lehen hezkuntzako matematika liburuetan erraz aurki daitezke.

Biderkatzeko taula. (Ikusi simetria dagoela lehen zenbakitik azken zenbakira doan diagonalaren bi aldeetan).
Trukakortasuna. Bi zenbaki biderkatzerakoan, berdin da zein jarri aurretik eta zein atzetik. (a x b = b x a)
Marrazki bizidunekin egindako biderkatzeko taula.


eta

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.