Txikipedia:Belatz gorri

Belatz gorria (Falco tinnunculus), Europa, Asia eta Afrikan oso zabaldutako hegazti harrapari bat da.

Deskribapena

Belatz gorria oso sarritan ikus dezakegun hegazti bat da. Izan ere, belatz gorria airean geldi ikustea arrunta oso da, haize gogorrenek jotzen dutenean ere airean geldirik harrapari zelatan egoten baita. Adituak ez diren begientzat, ordea, uso batekin nahastu daiteke, oso tamaina antzekoak baitute biak. Ala ere, hauek usoak baino lirainagoak eta gorriagoak dira.

Elikadura

Belatz gorria harrapari haragijalea da. Bere dieta ugaztun txikiek osatzen dute batez ere baina, egoerak hala behartzen badu, hegazti txikiak, intsektuak, narrastiak eta anfibioak ere jaten ditu.

Ugalketa

Belatz gorriaren ugalketa garaia martxoa eta maiatza artean hasten da, neguko migrazio mugimenduak amaitzen direnean. Orduan, arrak haien lurraldeengatik borrokatzen dira, eta ohikoak dira oihuak, deiak eta arren arteko borrokak.

Inkubazioaz emea arduratzen da batik bat (arrak denbora-tarte txikietan laguntzen dio), inkubazio-aldiak irauten duen 25 egunetan zehar.

Kumeak 26-30 egunez egoten dira habian, eta epe horretan zehar gurasoek elikatzen dituzte: arrak habira harrapakinak eramaten ditu, eta emeak kumeen artean banatzen ditu. Behin habia utzita kumeak gutxi gorabehera 16 egunez gurasoen habiaren inguruan egoten dira. Askenik, euren kabuz bizitzera joango dira.

Izena hainbat hizkuntzatan



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.