Txikipedia:Belatz

Belatza animalia da, zehazki, hegazti harraparia, arranoa baino txikiagoa. Belatz helduek punta zorrotzeko hegoak dituzte, eta horri esker abiadura handiz egin dezakete hegan, eta baita noranzkoa aldatu ere. Kumeek, aldiz, hegaldatzen hasi ondorengo bizpahiru urteetan, luma luzeagoak dituzte; horrela errazago hegalda dezakete, harik eta heldutan ehiztari eraginkor izateko beharko dituzten trebetasunak bereganatzen dituzten arte.

   Ba al dakizu   

Belatz handia munduko animaliarik azkarrena dela eta 200km orduko abiadura baina gehiagora joan daitekeela.

Zer jaten dute

Hegazti harraparia denez, haragiz elikatzen da, adibidez beste hegazti txikiz. Horrenbestez, kako erako mokoa eta atzazal kakotuak eta zorrotzak dituzte, oso erabilgarriak haragia zulatzeko. Egagropila izena duten bolak okatzen dituzte erregulartasunez.

Nola ugaltzen dira

Ugalketa denbora martxoan hasi eta maiatzean amaitzen da, arrautzak behin jarrita, inkubazio prozesuan arra eta emea hartzen dute parte. Bost aste geroago lehenengo aldiz hegan egiten dute eta heldutasuna lortzen dutenean habitik joaten dira. Normalean 3-4 arrautz jartzen dituzte eta haien handiera 60 x 45mm izaten da gehienetan.

Beste hainbat hegaztiekin gertatzen ez den bezala, belatzen artean bikote bakarra osatzen dute.

   Ba al dakizu   
Bikotea bilatzerakoan arrak emeari akrobaziak egiten dizkiola airean


Non bizi dira?

40 belatz espezie desberdin baino gehiago daude eta beraz ia mundu osoan zehar aurki ditzazkegu. Adibidez; neguan Ipar Amerikako iparraldean, Errusian, Finlandian, Norvegian ematen dute askok, uda aldiz, Ipar Amerikan, Erdialdeko Amerikan, Afrikako hegoaldean, erdialdean eta Europan. Beste batzuk urte osoa ematen dute Europako inguru batean, Txinako hegoaldean, Indian, Indonesian eta Australian.


Desagertzeko arriskuan daude?

Orokorrean espezie hau ez dago arriskuan baina badaude espezie honetako beste azpiespezie batzuk gizakiok sortzen dugun kutsadura eta ozono geruzan eragiten ari dugun zuloari dela eta, arriskuan daudenak.

Bitxikeriak

1,5 km urrun ikusi ahal du, beraz, munduko hegaztirik azkarrena izateaz gain, oso ikusmen ona dauka. Beste bitxikeri bat zera da, gehienetan altueretan daude eta bakarrik harrapakinak hartzeko jaisten direla.

Euskal Herriko belatzak


Gehiago jakiteko..

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.