Txikipedia:Belarjale

Belarjale edo herbiboroak batez ere landareak, belarra edo hostoak jaten dituzten animaliak dira; dena dela, badira belarjale batzuk noiz edo noiz arrautzak eta animalia txikiak ere jaten dituztenak. Munduan, animalia belarjaleak ugariagoak dira haragijaleak baino. Gizakiak, gehienbat, orojaleak gara, denetik jaten dugulako; baina badira haragia jateari uko egin dioten pertsonak, batez ere barazkiak eta fruituak jaten dituztenak: hauei begetariano edo barazkijale edo barazkizaleak deitzen zaie.

Ardiak belarjaleak dira.

Animalia belarjaleek (behi, ardi, zaldi edo elefanteek, adibidez) landareak jan ahal izateko egokituta dauden hortzak dituzte, zapalak eta ez zorrotzak (hortz zorrotzak, batez ere, animalia haragijaleek behar dituzte, beste animaliak hil eta haien haragia jan ahal izateko).

Belarjale edo landarejaleen artean, jaten dutenaren arabera ere sailkatzen dira animaliak:

Ikus, gainera


eta

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.