Txikipedia:Beirut
Beirut Libanoko hiriburua da. Hiriak 19,8 kilometro koadro eta 361.366 biztanle ditu (2014ko datuen arabera). Mediterraneo itsasoaren kostaldean dago eta munduko hiririk zaharrenetariko bat da.
Beirut duela 5.000 urtetik da bizileku. Historian zehar, hainbat inperioren menpe egon da. Besteak beste, greziarren, erromatarren, musulmanen eta otomandarren menpe egon da hiriburu hau.
Bertako klima uda beroko Klima mediterraneoa da eta urteko bataz besteko tenperatura 20,9 gradukoa da. Urteko bataz besteko prezipitazioa, berriz, 825,5 mililitrokoa da.
Hiria erlijio anitzekoa da. Erlijio nagusienak musulmana eta kristaua dira. Hala ere, guztira 18 erlijio-talde daude onartuta.
Beiruteko ekonomia nagusiak banka eta turismoa dira.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.