Txikipedia:Behi

Behia (emea) eta Zezena (arra) baserriko animalia mota bat da. Gaztea denean txahala esaten zaio. Zezen zikiratuari idia esaten zaio.

Behia zelaian

Deskribapena

Animalia handia eta sendoa da. Lau hanka ditu eta buztana du. Normalean bi adar dituzte, zezenak handiak eta behiak txikiak.

Zelaietan egoten da belarra jaten eta neguan pentsua eta lastoa jaten ditu.

Erabilera

Behiaren esnea oso goxoa da eta gosaritan hartzen da normalean. Behiaren haragia ere jaten da, normalean txahalarena. Atalik preziatuenak txuleta, sahieskiak eta azpizuna dira.

Izena beste hizkuntzetan

  • Gazteleraz: Vaca eta Toro
  • Frantsesez: Vache eta Taureau
  • Ingelesez: Cow eta Bull
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.