Txikipedia:Begi-nini

Begi-ninia begiaren erdian ikusten dugun puntu beltza da; berez, argiari begi barrura sartzen uzten dion zulo bat da. Begi-niniaren inguruan zati koloredun bat dago, irisa. Berau muskulu bat da, eta bere kasa zabaldu edo uzkurtu egiten da, begi barrura argi gehiago edo gutxiago sartzen uzteko. Argitasun handia dagoenean ez itsutzeko, begi-ninia txikiagotu egiten da; aldiz, argitasun gutxi dagoenean, begi-ninia handitu edo dilatatu egiten da, argi-izpi gehiagori sartzen utzi eta, horrela, hobeto ikusi ahal izateko.

Begi-niniaren dilatazioa.

Begi-ninia eta irisa kornea deitzen den azal garden moduko baten atzean daude (irisaren eta kornearen artean halako likido garden bat ere badago), eta lente baten funtzioa duen kristalino delakoaren aurrean.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.