Txikipedia:Begi

Begia ikusteko erabiltzen den organoa da. Ornodun gehienek bi begi dituzte, gizakiok bezala. Badira begi gehiago dituzten animaliak, bai eta gutxiago dituztenak ere, baita begirik ez dutenak ere.

Begiaren atal nagusien diagrama.
Armiarma baten begiak.

Begirik sinpleenek argia eta iluntasuna bakarrik bereizten dituzte. Garatuenek, aldiz, kolore desberdinak ere antzematen dituzte; gainera, halako puntu zehatz batera begira dezakete (ikusmena enfokatuz) eta ikusmenaren zorroztasuna doitu.

Biologoek zazpi begi-mota bereizten dituzte. Lur-zizareak eta beste animalia batzuek dituzte begirik sinpleenak: azaleko zelula banaka batzuk gai dira argia eta iluntasuna bereizteko. Marmoka eta itsas-izarrek begi zapalak dituzte, zelula sentikorrekin. Intsektuek begi garatuagoak dituzte, hainbat begi indibidualez osatuak. Ornodunen begiek koloreak antzematen dituzte eta muskuluak izaten dituzte, norabide desberdinetara begiratzeko.


Ikus, gainera

Kanpoko erreferentziak

Bideo interesgarri bat ikus dezakezu, ingelesez, begiak nola funtzionatzen duen ikusteko:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Begi
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.