Txikipedia:Beasain

Beasain Gipuzkoako udalerri bat da. 13.854 biztanle ditu.

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak13.877
🔎  Azalera30,02 kilometro koadro
🌄  Altuera159 metro
Map

Geografia

Oria ibaiak herrigunea zeharkatzen du.

Herriko mendirik altuena Murumendi da (867 metro).

Auzo hauek ditu: Altamira, Antzizar, Aratz-Matxinbenta, Arriaran, Astigarreta, Beasainmendi, Garin, Gudugarreta, Loinatz, Salbatore eta Ugartemendi.

Igartza jauregia

Historia

1399an Beasainek Ordiziarekin bat egin zuen, gaizkile eta jauntxoengandik defendatzeko. Garai hartan Ordizia zen inguruko hiri garrantzitsuena.

1615ean lortu zuen Beasainek hiribildu titulua. Astigarretak eta Gudugarretak ere lortu zuten, nahiz eta gaur egun Beasaingo auzo diren.

CAF enpresa

Ekonomia

Burdinolek garrantzia handia eduki zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik.

Gipuzkoako lehen labe garaia Beasainen eraiki zen, 1860an.

Gaur egun Goierriko enpresa nagusia bertan dago: trenak egiten dituen CAF.

Loinazko Andre Mariaren baseliza

Demografia

2019an herriak 13.969 biztanle zituen.

Politika

2019ko hauteskundeen ondoren Aitor Aldasoro izendatu zuten alkate.

Euskara

2016 urtean herritarren %59,05 euskalduna zen.

Eraikin garrantzitsuak

  • Igartza jauregia. XVI. mendekoa.
  • Loinazko Andre Mariaren baseliza. XVI. mendekoa.
  • Letamendi baserria. XVII. mendekoa.
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
  • Olaran fabrika. 1939koa.
    Olaran fabrika

Beasaindar ospetsuak

  • Plazida Insausti (1896-2007), gehien bizi izan den euskal herritarra.

Argazki galeria



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.