Txikipedia:Baztanga

Baztanga gaixotasun arriskutsu bat da, birus batek sortua. Garai batean, baztangaren ondorioz jende asko hiltzen zen, edo bestela pertsonen gorputzean markak uzten zituen. Baina, XX. mendearen amaiera aldera, zientzialariak gaixotasun horren aurka borrokatu ziren eta arrakasta izan zuten. Ez da egon baztanga-kasu naturalik 1970eko hamarkadatik.

Baztanga zeukan ume baten argazkia.

Baztanga daukaten pertsonek beste batzuk kutsatu ditzakete txistuaren edo arnasaren bidez. Birusa arropetan edo izaretan ere bizirik mantendu daiteke. Behin pertsona batek baztanga daukanean, ez dago gaixotasunarentzat sendabiderik.

Baztanga daukaten pertsonek sukar altua izan ohi dute. Gorputza minberatuta izaten dute eta asko nekatzen dira. Azalean legen bat ateratzen zaie eta gero legen hori baba bihurtzen da. Baztanga izanez gero, pertsona hori hil ere egin daiteke. Baztangarekin bizirauten duten pertsonek betirako albo-kalteak izan ditzakete, itsutasuna edo gorputzeko markak, adibidez.

Baztanga milaka urtez existitu zen Europan, Asian eta Afrikan. Esploratzaile europarrek gaixotasuna Amerikara eraman zuten hara iritsi zirenean, 1492tik aurrera hain zuzen. Hainbat eta hainbat amerikar hil ziren baztangaren erruz.

1796an Edward Jenner izeneko mediku ingeles batek baztangaren aurkako txertoa asmatu zuen. Txertoa pertsonek gaixotasun jakin bat izatea galarazten duen injekzio bat da. 1967an Munduko Osasun Erakundea deitzen den erakunde bat mundu guztiko hainbat pertsonari baztangaren aurkako txertoa ematen hasi zen. Proiektua oso arrakastatsua izan zen eta, horri esker, 1979rako jada ez zegoen baztangarik munduan.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.