Txikipedia:Baxu elektriko
Baxua harizko (kordofonoa) instrumentu bat da. Estilo musika munduko ospetsuenetan jotzen da: blues, flamenco, jazz, funk, pop, punk, reggae eta rock.
Gehienetan baxuak erritmoa finkatzen du. Baxua jotzen duen pertsonari baxu-jotzailea deritzo. Musika talde baten baxu bat baino gehiago egon daiteke eta 6 edo 4 soka dituzte.
Historia
Soinu erritmiko larriagoak sortzeko beharretik atera zen, kontrabaxua baino instrumentu trinkoago, merkeago, produzitzeko eta garraiatzeko errazagoarekin.
30. urtean Paul Tutmarc-ek lehenengo baxua garatu zuen, baxu-modernoa oso antzekoa da.
Pentagraman linea gehigarriak gehiegi ez erabiltzeko, baxu elektrikoak kontrabaxuak bezala zortzidun larriagoa jotzen du musika-notazioan adierazitakoak baino. Gitarra elektrikoa bezala, baxu elektrikoa anplifikadore batera konektatu behar da soinua entzungarriagoa izan dadin.
1950eko hamarkadaz geroztik, baxu elektrikoak pixkanaka ordezkatu du herri-musikako kontrabaxua, baxu-lineez arduratzen den atal erritmikoko tresna gisa.
Diseinu-gogoetak
Baxu guztiek egitura bera dute diseinuaren oinarrizko zatiei dagokienez. Alde horretatik, gorputza eta masta dira gainerako osagai eta piezen funtsezko bi atalak.
Baxu-jotzaile ospetsuak
- David Gonzalez
- Mikel Lopez Rubio
- Mikel Kazalis
- Josu Zabala
- Iñigo Muguruza
- Enrique Villarreal
- Aitor Zabaleta