Txikipedia:Batuketa
Batuketa oinarriko lau eragiketa matematikoetako bat da; beste hirurak kenketa, biderketa eta zatiketa dira.
Batuketa guztietan, elementu hauek izango ditugu: batugaiak (batzen diren kopuru edo zenbakiak) eta batura (batugaiak batzearen emaitza).
Batuketan, beraz, bi kopuru batzen dira
- Argazkiko adibidean bezala: 6 + 8 = 14
- Batugaiak 6 eta 8 dira.
- Batura 14 da.
Batuketak nola idazten dira?
Batuketak modu askotara idazten dira, baina eskoletan, normalean, batugaiak bata bestearen gainean idazten dira, zutabeak osatuz eta unitateak zutabe berean jarriz. Batugaien azpian, marra horizontal bat ipintzen da, eta batugaien ezkerrean, batuketaren ikurra « + » («gehi» esaten da).
Zutabe bakoitzeko zenbakiak batzen dira eta emaitza marraren azpian jartzen da. Bi zenbakiren batura 9 baino handiagoa bada, 1 zenbakia erantsi behar zaio ezkerreko hurrengo zutabeari; 1 horri bururakoa deitzen zaio, ondoko irudian ikus dezakegun bezala: