Txikipedia:Baskoi
Baskoiak erromatarren aurretik Erdi Aroraino egon zen tribu bat izan zen. Gaur egungo Nafarroa garaian, Gipuzkoaren ipar-ekialdean, Errioxan eta Aragoiko iparraldean bizi ziren. Baskoiak gaur egungo euskaldunen arbasoak dira.
Erromatarren garaia
Vascon izena, gaur egungo, “Vascos” izena Erromatar inperiotik dator, baskoiak bere estatua negoziatu zuten erromatarrekin. Izatez baskoiak ez zen beraiek jarritako izena, kanpoko norbaitek jarri zion izen bat zen. Lehen beste izen batzuk izan zituzten, adibidez; Ager Vasconum, Vasconum Agrum…
Erdi Aroaren hasiera
Baskoien lehenengo lurralde-erakundea Baskoiniako dukerria izan zen, gero Gaskonia bihurtzeko. 635 urtean baskoiak matxinatu egin ziren Novempopulanian eta garai hartako espedizio handiena bidali zuten Tolosatik menderatzera.
Nafarroa eta Baskoiak
Baskoiek jarrera praktikoa eta askotarikoa izan zuten Musulmanekin adibidez: itunak sinatu zituzten hainbat alditan; lehenengo aldiz, Iruñea bera 716 aldera errenditu zenean eta bigarrena 824. urtean Iruñeko Erresuma sortu zutenean Nafarroa aldeko Baskoiek. Ondorioz, Pirinio mendebaldeaz hegoaldeko Baskoiak Frankoetatik aske izan ziren.