Txikipedia:Basamortu

Basamortua oso lurralde lehorra da. Euri gutxi egiten duenez, landareak eta animaliak urriak dira; intsektuak, sugeak eta beste narrasti batzuk besterik ez dira bizi horietan. Gameluak ez dira bizi basamortuetan, baina oso ondo egokituta daude basamortuetako gogortasuna denbora luzez jasateko, baita edan gabe ere; horregatik gizakiak aspalditik erabili izan ditu basamortuak zeharkatzeko.

Munduko basamortu beroak.

Basamortuetan, ezinezkoak izaten dira, beraz, nekazaritza edo abelazkuntza, eta, ondorioz, haietan ia ez da gizakirik bizi. Dena dela, teknologiaren laguntzaz, gaur egun badira basamortuan dauden eremu batzuk gizakiak bertan bizitzeko prestatu direnak; baina oraindik oso gutxi dira.

Basamortu motak

Basamortu hitza ia beti lurralde-eremu lehor eta beroekin erabiltzen dugu, hareazko desertuekin. Horien artekoa da, adibidez, Saharako basamortua. Baina badira harrizkoak edo har-legarrezkoak (harri txikiak) diren basamortuak ere; edota gatzezkoak. Gatzezko basamorturik handiena Hego Amerikan dago, Bolivian: Uyuniko gatzaga da.

Baina badira basamortu hotzak ere; haietako handiena Antartika da; basamortu polar hau izotzez erabat estalita dagoen kontinente bat da, landaretzarik gabekoa, eta oso animalia gutxi aurkitu daitezke bertan. Izotza egon badago, baina oso euri gutxi egiten du bertan, 2 mm baino gutxiago urtean; beraz, munduko tokirik lehorrenetako bat da, prezipitazioei begiratzen badiegu.

Basamortu hotzak baina izotzik gabekoak ere badaude; Hego Amerikan, Txilen zehazki, Atacamako basamortua dago. Bigarren basamorturik lehorrena da, Antartikaren ondoren; baina, kasu honetan, altuera handian dagoelako da. Izan ere, basamortu hau 5.000 metroko altueran dago, eta horregatik ez du egiten euririk.

Munduko basamorturik handienak

Beheko hauek dira munduan dauden basamorturik handienak, haien azalerarekin:

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.