Txikipedia:Balea
Baleak itsas ugaztunak dira eta ozeanoetan bizi dira. Zehazki, zetazeoak dira (izurdeak bezala).
Gainerako ugaztunek bezalaxe, baleek aireko oxigenoa arnasten dute, ile pixka bat daukate, eta odol beroa daukate.
Balea motak
Ba al dakizu
Bi balea mota bereizten dira: hortzak dauzkatenak eta bizarrak dauzkatenak.
Hortzak dauzkaten baleek oso hortz zorrotzak dauzkate, arrainak ehizatzeko eta jateko.
Bizarra duten baleek ez daukate hortzik, bizarrak baizik. Horrelako baleek planktona (itsasoko uretan dauden izaki bizidun txiki-txikiak) jaten dute.
Munduko animaliarik handienak
Balearik handienak balea urdinak dira. 30 metro inguru izan daitezke luze, eta 150 tonako zama izan dezakete.
Munduko animalia guztien artean handienak dira balea urdinak.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.