Txikipedia:Bakuolo

Bakuoloak nagusiki landare eta protozoo zeluletan ageri diren organuluak dira. Animalia, protista eta bakterio batzuetan ere agertzen dira.Zaku itxurako konpartimentuak dira. Mintz bakun batez inguraturik daude eta mintzari tonoplasto esaten zaio.

Rhoeo spathacea landarearen bakuoloek antozianinak pilatzen dituzte.

Landare zeluletan

Normalean zelula bakoitzean bat egon ohi da, erdialdean. Zelula gazteetan txikiak eta ugariak dira, eta hura hazi hala bakuoloa ere handitu egiten da eta bakar bat osatzen dute guztiek. Funtzio nagusiak:

  • Hanpadura mantentzea:

Horretarako ur kantitate handia metatzen da bakuoloetan.

  • Substantzia ezberdinen metaketa:

Fotosintesiko produktuak metatu, pigmentuak metatu...

Protozooetan

Hauen kasuan, bakuoloak uzkurgarriak dira. Osmosiari aurre egiteko dituzte bakuoloak.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.