Txikipedia:Azeri arrunt
Azeri arrunta (Vulpes vulpes) animalia ornodun haragijale txiki ugaztuna da.
Nolakoa da?
Mutur zorrotza eta buztan luzea dauzka. Belarriak handiak dira eta hiruki forma dute, alde guztietara bira ditzakeenak. Kolore gorrixka du eta txakur ertain baten tamaina dauka, 42,5 cm-ko garaiera du eta ia mundu guztian topa ditzakegu. Buztanak, 25-50 zentimetro artean neurtzen du. Arrek 6-7 kiloko pisua izan ohi dute; eta emeek, berriz, 4-6 kilo ingurukoa. 5 urte inguru bizi da.
Elikadura
Ugaztun honek denetarik jateko joera du; intsektuak, haragia, zizareak, txorien arrautzak, eta kasu batzuetan fruta ere bai.
Ugalketa
Azerien Ugalketa garaia neguan zehar izan ohi da (abendutik otsailera). Denbora horretan, arra emearekin egoten da kumeak elikatzeko. Emeak hilabete eta erdiz edukitzen ditu kumeak sabelean eta hiru kumetik zortzira arte edukitzen dituzte normalean. Kumeak jaiotakoan, larru beltz batez estalita egoten dira. Ondoren, 5 hilabete inguru bizirauten ditu familiartean, bere kabuz bizitzera joan aurretik. Azeriek behin bakarrik erditu ditzakete haurrak urtean. Horregatik, hauen bizi itxaropena 5-7 urtekoa denez, bizi guztian 6 aldiz erditu dezakete askoz jota.