Txikipedia:Azerbaijan
Azerbaijan Asiako hego-mendebaldeko estatua da.
👨👨👦👦 Biztanleak 10.145.212 |
🔎 Azalera 86.600 km² |
🏙️ Hiriburua Baku |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Geografia
Mugakide hauek ditu: Errusia iparraldean, Georgia ipar-mendebaldean, Armenia mendebaldean eta Iran hegoaldean. Ekialdean Kaspiar Itsasoa dauka.
Herrialdearen iparraldean Kaukaso Handiko mendiak ditu, eta han dago herrialdeko mendirik garaiena, Bazardüzü (4.466 metro).
Herrialdea erditik zeharkatzen du Kura ibaiak.
Historia
Antzinaroa
K.a. VIII. mendetik aurrera Eszitiarren lurra izan zen.
K.a. VI. mendean Akemenestar inperioaren barruan geratu zen.
Aro garaikidea
1828an errusiarrek hartu zuten eta 90 urtez Errusiar inperioaren barruan egon zen.
1917ko Errusiako Iraultza zela eta, Azerbaijanek Errepublika aldarrikatu zuen. 1920ra arte iraun zuen errepublika hark, urte hartan armada gorriak Azerbaijan konkistatu eta Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista sortu baitzuen.
1991an independentzia aldarrikatu zuen.
Demografia
2016an 9,750.000 biztanle inguru zituen.
2010eko datuen arabera, herritarren %97 musulmana zen.
Hiri nagusia Baku da (hiriburua) eta 2.225.800 biztanle ditu.
Ekonomia
Munduko petrolio erreserba nagusietako bat dauka Azerbaijanek.