Txikipedia:Astigarraga
Astigarraga Gipuzkoako udalerri bat da, Donostialdea eskualdekoa. 6.077 biztanle ditu. Euskal Herrian sagardotegi gehien dituen herria da, 20 baino gehiago.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 7.417 |
🔎 Azalera | 12 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 25 metro |
Geografia
Urumea ibaia igarotzen da herritik.
Auzo hauek ditu: Galtzaur, Portutxo, Errekalde, Ergobia, Santiago, Bentak eta Arrobitxulo.
Historia
1941ean Astigarraga Donostiaren zati bihurtu zen. 1984an erreferendum bat egin zuten, eta herritarren gehiengoak Donostiatik banatzea erabaki zuen. 1987an osatu zen Astigarragako udal independente berria.
Demografia
2019an 6.180 biztanle zituen.
Euskara
Herritarren gehiengoa euskalduna da. %64 baino gehiago, hain zuzen.
Politika
2019ko udal hauteskundeen ondoren, Xabier Urdangarin izendatu zuten alkate.
Eraikin garrantzitsuak
- Jasokundeko Ama Birjinaren eliza.
- Murga jauregia.
- Udaletxea. XVIII. mendekoa.
Argazki galeria
- Kultur etxea
- Murgia jauregia
- Jasokundeko Ama Birjinaren eliza
- Idi probak, 1940an
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.