Txikipedia:Artropodo

Artropodoak animalia ornogabeak dira; hau da, barneko hezurdurarik ez daukate. Mota asko daude, hala nola karramarroak, sorgin-orratzak, inurriak, armiarma... Haien artean oso desberdinak dira, baina denek ezaugarri komun batzuk dituzte.

   Ba al dakizu   
Badakizu artropodoek munduko animalia talde handiena osatzen dutela? Mundu osoan 10 miloi artropodo mota desberdin daude.
Panda-inurria

Artropodo izena latinetik dator (arthron = artikulatua eta podos =  oinak edo hankak). Ezaugarri nagusi horregatik eman zaie izen hori, hanka artikulatuak dituztelako, alegia. Horrez gain, gehienek gorputza segmentutan banatuta daukate, eta askok, baina ez guztiek, exoeskeleto edo kanpoko hezurdura baten babesa dute.


Ezaugarriak

Ikastolan ikus ditzakegun marigorringoak artropodoak dira

Artropodoak oso desberdinak dira elkarren artean, baina guztiek hiru ezaugarri nagusi dituzte:

  • Denak artikulatutak dira: artropodoen hankei begiratzen badiegu, konturatuko gara artikulatuak daudela.
  • Exoeskeletoa daukate: hau da, gorputzeko zati bigunak babesteko balio duen kanpoko hezurdura. Artropodo batzuek hainbat aldiz aldatzen dute bizitza osoan zehar, guk arroparekin egiten dugun bezala. Txikia geratzen zaigunean beste bat erosten dugu, haiek berdin egiten dute exoeskeletoarekin. Honi muda deitzen zaio.
  • Gorputza segmentuz osatua dute, hau da, gorputz atal desberdinak dituzte. Ikus adibidez, milazangoaren kasua edo intsektuena.
   Ba al dakizu   
Artropodoak ingurune guztietan bizi daitezke, lurrean nahiz uretan, eta, gainera, batzuek hegan ere egin dezakete.


Artropodoak lehortarrak zein uretakoak izan daitezke. Lurrean bizi direnak, eskorpioia adibidez, trakeen bidez arnasten dute. Uretakoak, otarraina adibidez, zakatzetatik arnasten dute.

Obiparoak dira, hau da, kumeak izateko arrautzak erruten dituzte. Arrautzaren garapena zuzena izan daiteke (hau da, kumeak garatuta jaiotzea) edo zeharkakoa (larba forman jaio eta metamorfosiaren bidez kume hori garatu).

Motak

Munduan artropodo asko daudenez, lau taldetan sailkatuak izan dira. Talde hauek euren hanka kopuruaren arabera bereiz daitezke:

INSEKTUAK ARAKNIDOAK KRUSTAZEOAK MIRIAPODOAK
Inurria
Armiarma
Karramarroa
Ehunzangoa
Sei hanka
Zortzi hanka
Hamar hanka
Hamar hanka baino gehiago


Sei hanka dituztenak intsektuak deitzen dira; esaterako, patioan ikusten ditugun inurriak. Zortzi hanka dituztenak, armiarma adibidez, araknidoak dira. Hamar hanka dituztenak krustazeoak dira; esaterako, hondartzan dauden karramarroak. Eta, amaitzeko hamar hanka baino gehiago dituztenak miriapodoak dira, ehunzangoa bezala.

Ikusten duzuenez artropodoak hanka asko dituzte!


Zentzumenak

Eskorpioia

Guk bezala begiak dauzkate eta, gainera, gorputz osoan sentikorrak diren errezeptoreak dituzte, hau da, janaria dastatzeko, usaintzeko eta gauzak ukitzeko. Ukimena, antenen bidez egiten dute. Batzuek entzumen zentzua dute eta beste batzuk lurzoruaren bibrazioekiko sentikorrak dira; horrek harraparien presentzia detektatzen uzten die.

Elikadura

Zer jaten dute Artropodoek?

Denetarik jaten dute. Belarjaleak,  haragijaleak eta orojale edo omniboroak izan daitezke.

BELARJALEAK HARAGIJALEAK OROJALEAK
Landare edo barazkien bidez elikatzen da
Tximeleta lore baten nektarrez elikatzen
Beste animaliak jaten dituzte
Mantis bat matxinsaltoa jaten
Edozein substantzia organiko jaten dute: hau da, landareak (belarjaleak) eta animalia (haragijaleak) jaten dituzte.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.