Txikipedia:Arroka metamorfiko

Arroka igneoa Lurrean dauden hiru harri motetako bat da. Beste biak harri sedimentarioak eta metamorfikoak dira.

Marmola harri metamorfikoa da.

Nola eratzen da arroka metamorfikoa?

Harri metamorfikoak beste harri batzuek tenperatura eta presio handiak jasaten dituztenean sortzen dira. Ez dira urtzen, baina dauzkaten produktu kimikoek beren formak edo kristalak alda ditzakete. Metamorfiko hitza "Forma aldaketa" esan nahi duen grezierazko hitz batetik dator.

Marmola eta arbela dira harri metamorfikoen bi adibide. Kareharria ere arroka sedimentario bat da. Presioaren eta tenperaturaren eraginez, antzeko eraldaketa-prozesua jasan dezake, eta marmola eratu. Kareharria eta marmola kaltzio karbonatoa izeneko osagai kimiko batetik sortzen dira.

Harri metamorfikoa harri sedimentarioetatik edo igneoetatik sor daiteke. Harri metamorfikoa osatzen duten osagai kimikoak aztertuz jakin liteke jatorrizko harri mota zein zen.

Harri metamorfikoa, askotan, plaka tektonikoak elkartzen diren eta bata bestearen kontra bultzatzen diren tokietan eratzen da. Magma likido beroa arroken artetik bultzatua den tokietan ere sor daitezke arroka metamorfikoak, harri haiek berotuz eta presioa handituz. Batzuetan, harriak ez dira hain modu dramatikoan aldatzen; adibidez, harri astunez osatutako geruza batzuk bata bestearen gainean daudenean, gaineko arroken presio handiak eragiten du arroka metamorfikoen eraketa.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.