Txikipedia:Arrano

Arranoa, hegazti harrapari handienei ematen zaien izena da. Nahiz eta hegazti harrapari bat izateagatik ezagutu, sarraskijalea ere bada. Edonon aurki ditzakegu arranoak, Antartidan izan ezik. Hauen ezaugarri nagusiak haien tamaina handia, gorpuzkera mardula eta buru eta moko pisutsuak dira.

Ezaugarriak

Hegazti harrapari bat denez, arranoak moko handi, boteretsu eta puntazorrotza dauka, harrapakinen haragia erraz askatzeko baliogarria dena. Haien tartso eta atzaparrak ere botere handia daukate. Oso esanguratsua da baita ere arranoek daukaten indarra, izan ere, haiek baino pisutsuagoak diren harrapakinak eramanez hegan egiteko gai dira. Gainera, oso ikusmen ona daukate, harrapakinak distantzia handietan aurkitzeko gai izateko ahalmena ematen dietena. Haien harrapakin batzuk, adibidez, arratoiak, erbiak, saguak, untxiak, azeri txikiak eta beste ugaztun txiki batzuk izan daitezke.

Arranoa obiparoa da, hau da, arrautzak jartzen ditu. Habiak, zuhaitz altuetan edo arroketan egiten dituzte eta 3 metrotakoak izatera hel daitezke. Hegazti hain handia denez, bakarrik arrautz bat edo bi aurkitu ahal dira habi batean. Arraultzak 45 egunez berotzen dituzte aita eta amaren artean. Jaiotzetik bi hilabetera hegan egiteko prest daude eta gero eta urrunago joateko gai dira. Hala eta guztiz ere, urte oso bat egon behar dira habia utzi gabe, gurasoen ondoan ehizatzen ikasten, beren kabuz eusteko gai izan arte.

Motak

Munduan zehar 60 arrano mota baino gehiago daude. Arrano buruzuria da haien artean famatuena. Baina Euskal Herrian ere badaude hainbat arrano mota, adibidez: arrano arrantzalea, arrano txikia, arrano sugezalea edota arrano beltza.

Arranoa ikus gisa

Azkenik, esanguratsua da ere arranoak izan duen garrantzia historian zehar izandako hainbat etapetan. Izan ere, hainbat zibilizazio eta historiako garaietan, arranoa hartzen zen haien sinbolo nagusitzat. Esaterako, Erromatar Inperioan, Gurutzaden garaian edota beste hainbat inperioren garaian (Karlomagno, Napoleon, Errege Katolikoak...), arranoa haien sinbolotzat hartua izan zen, batez ere, ikur militarrerako.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.