Txikipedia:Arkitektura

Arkitektura leku edo inguru batean zerbait eraikitzeko egiten den jarduera da, bai eta jarduera horri dagokion artea edo zientzia ere.
Eraiki nahi dena planoetan marrazten da, eta plano horiek eraikuntza-enpresei ematen zaizkie, horietan adierazitakoa gauzatzeko.
Arkitektura-lanetan aritzen diren pertsonak arkitektoak dira, eta haien lanaren emaitzari obra aktitektoniko deitzen zaio. Obra hori, gehienetan, eraikin bat izango da, hau da, etxe, ospitale, museo edo lantoki bat, baina baita zubi bat edo aireportu bat ere.

Eraikinen arabera, honelako arkitektura-motak daude:

  • Arkitektura zibila: eraikin eta monumentu publiko edo pribatuak (etxeak, ospitaleak, museoak, zubiak, aireportuak...).
  • Arkitektura militarra: gerrarako edo herrialdea defenditzeko eraikitakoak (harresiak, gotorlekuak, gazteluak...).
  • Arkitektura erlijiosoa: erlijioaren edo fedearen beharretarako eraikinak (elizak, meskitak, sinagogak...)

Arkitektura Unibertsitate-mailako ikasketa bat da gaur egun, baina arkitektoak egon ziren inolako ikasketarik egon baino lehenago ere, noski.

Ikus, gainera

Arkitekto ezagun batzuk

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.