Txikipedia:Aretxabaleta
Aretxabaleta Gipuzkoako udalerri bat da. 7.015 biztanle ditu.
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 7.069 |
🔎 Azalera | 28,97 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 260 metro |
![]() |
Geografia
Deba ibaiak zeharkatzen du herria. Urkuluko urtegia ere bertan dago.
Auzo hauek ditu: Aozaratza, Apotzaga-Etxebarri, Arkarazo, Areantza, Galartza, Goroeta, Isurieta, Larrino eta Oro.
Demografia
2019an herriak 7.098 biztanle zituen.
Politika
2019ko hauteskundeen ondorioz, Unai Elkoro izendatu zuten alkate.
![](../I/Asun_Aretxabaleta.jpg.webp)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza
Euskara
Herritarren gehiengoa euskalduna da. %66 baino gehiago, hain zuzen ere.
Eraikin garrantzitsuak
- Andre Mariaren Jasokundearen eliza. XVI. mendekoa.
- Udaletxea (Arratabe jauregia). 1726an eraiki zen.
- Galartza dorretxea. XVI. mendekoa.
- Otalora jauregia. 1746koa.
- Otalora dorretxea
Argazki galeria
- Otalora jauregia
- Urkulu urtegia
- Otalora dorretxea
- Galartza dorretxea
- Udaletxea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.